XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) baina, hori bai, Pippik berak agintzen zion bere buruari.

Batzuetan, hala ere, gaueko hamarrak arte edo, ez zion bere buruari horrelako agindurik ematen, sekula ez baitzuen ulertu haurrek zergatik joan behar duten ohera iluntzeko zazpietan.

Handik aurrerako orduetan pasatzen da ongien bere ustez.

Ez zen, ba, batere harritzekoa eguzkia sartu eta gero ere, haize hotzetan, Pippi jardinean hara eta hona ikustea.

Ordurako Tommy eta Annika ohean egon ohi ziren goxo-goxo.

Annika eta Tommy Pippiren jolas-lagunak ziren.

Aldameneko etxean bizi ziren.

Eta hauen gurasoen ustez, oso komenigarria zen haurrak zazpietarako ohean egotea.

Pippik gabon esan eta etxera abiatu arte bidaiaria burdin-hesiaren ondoan egongo balitz, portxera igotzen ikusiko luke neskatila, eta bere beso indartsuekin zaldia airean jaso eta jardinera ateratzen ere bai.

Orduan, bidaiariak begiak igurtziko lituzke ametsetan ari den ala ez jakiteko.

Bai gauza harrigarria! esango luke bere artean.

Airean jaso du zaldia.

Nik ez dut inoiz horrelako neskatilarik ikusi.